Elena Guérin Art-thérapeute Dramathérapeute Pays Basque

Arte terapia antzerkiarekin eta Arte plastikoekin

dramaterapia?

Arte terapeutak artearen tresnak erabiltzen ditu terapia egiteko. Arte terapiari esker, zure emozioak, bizitakoak eta sufrimenduak prozesu artistikoaren bitarez aztertzen ahal dituzu. Arte terapiak autoestimoa azkartzen du. Arte terapia taldean edo bakarrik egiten ahal da, erakunde ainitzetan eta liberalan. Prozesuak, aldaketa positiboak eragiten ditu. Arte terapia egiteko, gaitasun artistikorik ez da behar.

 

Dramaterapia, arte terapiaren arlo bat da. Dramaterapiak, antzerkiaren tresnak erabiltzen ditu. Bere bitartez, gure barneko haurrari konektatzen ahal gira. Dramaterapiari esker, gure buruari jolasteari baimena ematen diogu. Jolasak, gure irudikapena eta kreatibitatea azkartzen ditu. Emozioak jolastuz hobekio ulertzen ahal ditugu. Jolasten ditugun errolek gure funtzionatzeko manera ulertzen laguntzen dute. Dramaterapia taldean eginez, gure harreman sozialak azkartzen ahal ditugu.

Dramaterapiaren objektiboak
Arte terapiaren tresnak

Nor naiz?

PORTRAIT_ELENA_GUERIN

Ikasketak Estrasburreko Arte Ederretan eta Paris Cité fakultatean (Création artistique mazterra dramaterapia espezialitatearekin) egin ditut. 

Ene sensibilitateari eta gaitasun enpatikoeri esker, jendea entzuteko eta ulertzeko gaitasunak garatu ditut. Horretarako ikasketak artean eta arte terapian egin ditut. Prozesu artistikoaren eta fiksioaren bitartez, parte hartzaile bakotsa laguntzen dut bere bizitakoak eta sentitutakoak hobekio ulertzen. Parte hartzaileekin jolasten naiz eta ene jokoa moldatzen dut finkatutako objektiboen eta nere sentitutakoen bitartez.

Syndicat Français de Arts-thérapeutes sindikatuaren kide profesionala naiz. 

Laguntza motak

Nere ezagutza teorikoeri (arte-terapia, artearen historia, psikologia, psikopatologia) eta praktikoeri esker (dramaterapia, arte bisuala, arte eszenikoak), arte eszenikoak eta arte plastikoak erabiltze ahal ditut.

Erakundeetan

Arte terapia egitura medikaletan, egitura sozialetan eta hezkuntza egituretan proposatzen dut. Bakarkako edo taldeko saioak proposatzen ditut. 

Liberalean

Bere burua hobekio ezagutu nahi duen edo hobekio izan nahi duen jendea laguntzen dut. Bakarkako edo taldeko saioak proposatzen ditut.