Elena Guérin Art-thérapeute Dramathérapeute Pays Basque

Laguntza motak : Erakundeak / Liberala

Syndicat Français des Arts-thérapeutes-ko kide profesionala gisa, sindikatuaren arauak errespetatzen ditut. 

Erakundeak

Erakunde sozial, medikal eta edukatiboetan ene serbitsuak proposatzen ditut. Publiko horiekin jadanik lan egin dut :

Elbarrituak diren haurrekin eta helduekin (Elkarteak, IMPro, Foyer de vie)

Klinika psikatrikoetan diren helduekin

Foyer de vie (MECS) etxeetan diren nerabeekin

Zahar etxeetan den adineko jendearekin

Taldeko saioak

Erakunde medikal, sozial eta edukatiboetan, taldeko tailerrak egiten ditut. Posible bada, sendatzaile batekin edo bizpahiruekin (mediku, herizain, psikologo…) nahiago dut lan egin proiektua hobekitzeko eta hobekio adaptatzeko. Iduritzen zait, lankideen ikuspegi desberdinei esker partehartzaileak hobekio segitzen direla. Garrantzitsua iduritzen zait sendagileak eta partehartzaileak ikustea hasi aintzin, bakotsaren nahiak eta beharrak hobekio ulertzeko.

Iraupena

Ordu bat eta bi orduen artean. 

Frekuentzia

Astero edo bi astero. 

Kopurua

6 – 8 pertsona gehienik. Partehartzaileen kopurua guttitzen ahal eta tailerran etortzen diren ko-terapeuten kopuruaren arabera (sendagileak).

Prezioa

70 euro tailer tenorea. Aurrekontua taldearen, beharren eta laguntzaren arabera aldatzen ahal da (iraupena, noten idaztea, biltzarrak, prestakuntza, materiala…).

Bakarkako saioak

Banakako saioek 50 minutu eta ordu baten artean irauten dute. Hasi aintzin, partehartzailearekin eta sendagile batekin edo bizpahirurekin mintzatzea aholkatzen dut. Denbora honi esker, erabiliak izanen diren arte materiak eta teknikak hautatzen ahal ditugu partehartzailearen beharreri eta gogoeri erantzuteko gisan. Progresiboki teknikak eta materialak aldatzen ahal dira partehartzailearen eta sendagileen baimenarekin.

Iraupena

50 minutu eta ordu baten artean.

Frekuentzia

Astero edo bi astero.

Prezioa

45 euro. 

6 bakarkako saioen abonamendua: 240 euro. 

Garazitik 30km-tik goit, bide freskoak izaten ahal dira. 

Liberala

Bere burua hobekio ezagutu nahi duen edo hobekio izan nahi duen jendea laguntzen dut. Bakarkako edo taldeko saioak proposaten ditut.

Bakarkako saioak

Medikuaren baimena eskatua daArte terapiak psikologo batekin eta psikiatra batekin egiten den segipena ez du ordezkatzen. Saioen frekuentzia bakotsaren beharren eta ahalmen arabera finkatua da. Lehen saioa urririk da eta mintzatzeko denbora bat da. Bakotsaren beharrak eta gogoak aztertzen ditugu eta erabiliak izanen diren arte teknikak hautatzen ditugu. Problematika bat edo gehiago aztertzen ditugu bizpahiru saioetan. Progresiboki teknikak eta tresnak aldatzen ahal dira partehartzailearen baimenarekin.

Adina

6 urtetik goiti. 

Iraupena

50 minutu eta ordu baten artean.

Prezioa

45 euro saioa (30 euro estudianteentzat eta eskasian den jendearentzat). 

6 bakarkako saioen abonamendua: 240 euro. 

Lekua

Mementuan ez dut lekurik. Kontaktatzen ahal nauzu gela bat alokatzeko. Zure bizilekura etortzen ahal naiz Garazin edo ondoan bizi bazira (15km geheinik).

Taldeko saioak

Taldearen gogoaren eta ahalmenen arabera, tailerrek ordu bat eta bi orduen artean irauten dute. Tailerra astero edo bi astero egiten ahal da. Medikuaren baimena eskatua da. Arte terapiak psikologo batekin eta psikiatra batekin egite den segipena ez du ordezkatzen. Publiko espezifikoekin lan egiten ahal dut : elbarrituak edo arazo psikologo bat duten haurrekin (6 urtetik goiti), helduekin eta pertsona zaharkituekin baita ere lan egiten dut. Zailtasunak dituzten pertsonek zailtasunak atxemaiten ahal dituzte kanpoko talde aktibitateak egiteko. Tailer horiek aktibitate sozialak garatzen laguntzen ahal dute. Problematika bat edo gehiago aztertzen ditugu bizpahiru saioetan.

Adina

6 urtetik goiti. 

Iraupena

Ordu bat eta bi orduen artean.

Kopurua

6-8 pertsona gehienik. Partehartzaileen kopurua guttitzen ahal da publikoaren eta adinaren arabera.

Prezioa

70 euro orena taldeka + lekuaren prezioa

Lekua

Mementuan ez dut lekurik. Kontaktatzen ahal nauzu leku bat alokatzeko.