Arte terapeuta (antzerkian espezializatua, dramaterapeuta), artista bisuala (bideoan eta performantzian espezialisatua) eta aktorea naiz. Saioak eta tailerrak euskaraz ala frantsesez egiten ditut.
2023ko irailetik abendua arte, NDP (Neuro Dramatic Play) formakuntza segitu dut. Sue Jenning’s erakaslea, dramaterapeuta eta psikologoa da eta haurren garapenean oinarritzen da, 0 urtetik, 7 urtetara.
2023. urteanCréation Artistique mazterra lortu dut dramaterapia espezialitatearekin (Institut de Psychologie, Université Paris Cité, Boulogne). Bizpahiru ikastaldi egin ditut egitura desberdinetan: IME, Impro, Klinika psikatrikoak (eguneko ospitaleratzea eta ospitleratze osoa), Zahar etxeak, Relais klaseak, autismoa duten haurrekin eta nerabeekin lan egiten duten elkarte sozialak.
2021. urtean, antzerki formakuntza bat hasi dut Gérard Bagardie, aktore, idazle eta eszena zuzendariarekin (Théâtre du Rideau Rouge, Miarritze).
2017.urtean bideo muntatzaile formakuntza bat egin dut AFPA erakundearekin, Issoudun herrian.
2010 urtetik, 2015 urtera, Estrasburreko arte ederretan ikasketak egin ditut (Haute Ecole des Arts du Rhin). DNAP diploma 2015. urtean lortu dut (Mazter maila).
2025ko martxotik, adineko pertsona batekin dramaterapia egiten dut, Fam de Coulomme erakundean, Sauveterre de Béarn herrian.
2024ko ekainetik, Orthezeko heldu bizi etxean (Maison Cordeya)dramaterapia egiten dut.
2024ko uztailean bi antzerki tailer egin ditut Uztaritzeko eta Itxasuko Udalekuen haurrekin.
2024. urtean, Le Cheval Bleu elkartean lan egin dut animatzaile bezala. Bizi etxeetan bizi diren nerabeekin lan egin dut haien opor denboretan.
2019 urtetik 2024 urtera, Kultur bitartekaritza arloan lan egin dut, Villa Beatrix Enea arte erakusketa zentroan. Bisitak euskaraz eta frantsesez egin ditut haurrekin, nerabeekin eta helduekin.
Psikologo batekin gainbegiratzea egiten dut.
Proiektu artistikoak
Gune honetan, hautatu ditudan proiektu artistiko batzu aurkeztuko ditut. Egile, aktore edo animatzaile gisa parte hartu dut proiektu horietan.
Aktore formakuntza
2021 eta 2024 urteen artean, antzerki formakuntzan landutako eszena batzu Miarritzen, Colisée antzerkian erakutsi ditut.
2019.urtean Léna Hiriartborde artistarekin egindako performantzia, MAGCP arte zentroak ekoizturik. La traversée performantzia festibalean erakutsia izan zen Cajar herrian.